Erlaitz (mendia)
Itxura
Erlaitz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.108 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′06″N 2°30′24″W / 42.9850794°N 2.506563°W |
Mendikatea | Zaraiako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Erlaitz Zaraiako mendilerroko mendi ugarietako bat da. 1.108 metroko garaiera du, eta Deguria haranaren inguruan dagoen mendietako bat da. Gertu, Arlutz mendia dago, pixkat eskuinetara.
Irispideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lizargarate lepotik abiatuta, ezkerralderantz doan bidea hartu behar da. Bide hau, Arlutz mendi ingururantz heltzen da. Behin hemen, ezkerretarantz hartu behar da, Erlaitz mendiaren tontorrera iristeko.
Alabitatik joanez gero, iparralderantz joan behar da, Angitako arratea izeneko lepoa eta Bizkarlatza mendia igarotzeko. Honen ondoren, jarraian, Otsoarrate lepoa dago. Inguru hontan, Lizargaratetik datorren bidearekin bat egiten du.